COVID-19 egoeraren aurrean, Etxarri Aranazko abesbatzak babesa eta elkartasuna helarazi nahi die birusak jotako pertsona guztiei eta egoera hori gainditzeko laguntzen ari diren guztiei. Horregatik bideo hau prestatu dugu koruko kide gehienekin. Espero dugu gustuko izatea!!
Gustoko duzu abestea? Gustatuko litzaizuke abesbatza batean parte hartzea?
Gure abesbatzan parte hartzeko baxuak bilatzen ari gara.
Idatzi info@coraletxarriaranaz.com helbidera!
Etxarri Aranazko Abesbatzak ETB1eko ''Ahotsak'' saioa irabazi du.
Zortzi abesbatzekin lehiatu ziren finalean eta koru sakandarra gailendu zen, Hibai Etxebarria saioaren epailearen bi puntu erabakigarriak jaso ondoren.