Facebook Instagram
 

Mekna Gara

Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko foru legeak proiektu eta jarduera kulturalak egin ahal izateko kooperazio marko berri bat ezarri du artista eta kolaboratzaileen artean. Alde batetik, entitate kultural eta artistek Nafarroako Gobernuaren aldetik MEKNA bereizgarria jaso dezakete, aurkeztutako ekimenak interes sozialekoak kontsideratzen badira. Beste aldetik, enpresa eta norbanakoek entitate eta artista hauek laguntzeko aukera dute zerga-pizgarri garrantzitsuak lortuz. Modu honetan, enpresaburu eta herritarrek kultura sustatzeko hartzen duten konpromisoa aintzat hartzen da.

Etxarri Aranazko abesbatzak MEKNA bereizgarria jaso du aurkeztutako ekimena interes sozialekoa kontsideratua izan delako. Honi esker, edozein enpresa eta norbanakok lagun gaitzake gure helburuak betetzen eta musika aldetik interesgarriagoa diren proiektuetan murgiltzen.

Ekonomikoki lagundu nahi gaituzten norbanakoek PFEZaren kuotatik %80ko kenketa egiteko eskubidea izanen du dohaintzan emandako lehen 150 euroengatik eta %40ko kenketa 150 eurotik aurrera.

Enpresen kasuan zerga-pizgarriak ezberdinak dira. Informazio gehiago Nafarroako Gobernuko orrian: http://www.culturanavarra.es/eu/mezenas-izan-nahi-dut

Lege honek eskaintzen dituen abantailekin abesbatzarentzat proiektu berriak finantzatzea dugu helburu. Etxarri Aranazko abesbatza 1970ean sortu zen eta harrezkero 500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian, Espainia zabalean eta atzerrian. Ibilbide luze honetan maila altua lortu du abesbatzak eta ugariak izan dira irabazi dituen sariak. Azken urteotako krisi ekonomikoa dela eta zailagoa egiten ari zaigu gure kultura eta musika kanpoan erakustea eta aldi berean zuei, publikoari, esfortzu ekonomiko handiago bat eskatzen duten proiektu interesgarriak eskaintzea.

Honez gain, duela gutxi abesbatza txikia ipini genuen martxan, 50 haur inguruk parte hartzen dutelarik. Interesgarria izango litzateke abesbatza txikiak jarduera berriak egin ahal izatea, modu honetan herriko haurrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetuz. Guzti hau dela eta, zuen laguntza oso garrantzitsua da guretzat.

Egokia deritzozuen edozein diru laguntza emateko interesatuak egotekotan, 628077822 telefonoaren edo info@coraletxarriaranaz.com helbide elektronikoaren bidez jar zaitezkete kontaktuan. Guk diru-dohaintzaren ziurtagiri bat emango genizueke ondorengo zergaldian PFEZaren kuotatik kendu ahal izateko.

agenda

Ez dago gertakaririk agendan.

gune pribatua

kontaktua

628 077 822   |   info@coraletxarriaranaz.com