Gabonetako Kontzertua 2011
Aurten, Etxarri Aranazko abesbatzaren sorreraren 40. urteurrena ospatzen da, hori dela eta, urte hau agurtzeko ekitaldi berezi bat antolatzea pentsatu dugu.
Urtero bezala, Gabonetako kontzertua eskainiko dugu, baina aurtengoa kontzertu berezia izango da. Ekitaldiak atal ezberdinak izango ditu: batetik, abesbatzak gaur egungo zuzendariarekin abesti batzuk eskainiko ditu; bestetik, abesbatza jaio zenetik pasatako zuzendari ezberdinekin beste kanta batzuk abestuko dira; eta azkenik, 40 urte hauetan zehar abesbatzatik pasatako koralistekin hiru gabon kanta interpretatuko dira.
Horregatik, abesbatzako abeslaria izan zaren hori, gonbidatua zaude kontzertu honetan abesteko.
Kontzertua abenduaren 18an, igandean, izango da eta elkarrekin abestuko ditugun gabon kantak Oi Betlehem, Mesias sarritan eta Adeste fideles izango dira. Kontuan izanik jende asko bildu gaitezkeela, bi entsaio orokor egitea pentsatu dugu: larunbata 17, 12.30ean eta igandea 18, 17.00etan. Kontzertura eraman beharreko arropa, praka beltzak eta alkandora zuria izango da. Ahal duenak jakinarazi dezala parte hartu behar badu: 646696637 telefonora deituz edo info@coraletxarriaranaz.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Ahalik eta koralista gehienei jakinarazten saiatu gara, baina zuek ere ezagutzen dituzuenei abisatzea eskertuko genizueke.
Animatu zaitez!
699 209 073 | info@coraletxarriaranaz.com