Facebook Instagram Youtube
 

berriak

22/01/28

Etxarri Aranazko abesbatza eta lagunen neguko kontzertua

Pandemia egoeragatik Etxarri Aranazko Abesbatzak 50. urteurrenaren ospakizun gazi-goxoak izan ditu. Besteak beste, abesbatzaren historiaren inguruko ikerketa abiatu zuten, eta argazkiekin eta objektuekin erakusketa osatu zute. Urtemugaren logoa aurkeztu zuten ere, lehiaketa publikoan aukeratutakoa. Kontzertu berezia egin nahi zuten ere.

Eguberrien atarian kontzertu berezia eskaini behar zuen, baina COVID-19 birusaren kasuek gora egin zutenez, emanaldia bertan behera uztea erabaki zuten. Abesbatzarekin batera zenbait "lagun" aritu behar ziren. Egoerak hobera egin duenez, kontzertuarekin aurrera egitea erabaki dute, eta ilbeltzaren 30ean, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan eginen dute kontzertua. Edukiera mugatua izanen da, eta sarrera doan izanen da, bete arte. Ateen irekiera 18:30ean izanen da.

Etxarri and Friends kontzertuan Etxarri Aranazko Abesbatza ez da bakarrik egonen, eta zenbait abestitan musikari gonbidatuekin ariko da, esaterako Francisco Javier Asensio akordeoilari jolea, Nerea Gonzalo, Lola Elorza, Juana Jaka eta Ainara Roda sopranoak, Jose Luis Maiza tenorea, Pablo Azpeitia eta Aitor Senar baritonoak, Hibai Etxebarria, Alicia Torrea, Maria Jesus Iribarren, Jon Goenaga eta Juan Urdaniz piano joleak, Imanol Miranda eta Raul del Toro organo joleak, Xabier Garciandia atabal jolea, Etorkizuna dantza taldea eta Burundar Txistulariak taldea. Alicia Armendariz abesbatzaren zuzendaria ez ezik, zuzendari gehiagok zuzenduko dute korala zenbait abestitan: Karlos Ekiza, Javier Busto eta Inge Conde.

Errepertorioari dagokionez, bost abesti lehenengo aldiz interpretatuko dituzte: Francisco Javier Asensioaren 50 Taupada Etxarrin abesbatzaren urteurrenerako propio egindako abestia, Inge Conderen Hegaka abestia, Francisco Idaretaren Compasión abestia Francisco Javier Asensioarekin, Alicia Torrearekin, Imanol Mirandarekin eta Xabier Garciandiarekin eginen dutena, eta Etorkizuna dantza taldearen dantzak ere izanen dituena, Javier Bustoren Hiru euskal doinu eta Karlos Ekizaren Iraun eta iraun! abestia. Abesti bereziak interpretatuko dituzte ere, esaterako, Hibai Etxabarriak sortutako Nire eskuetan balego, musikariak berak pianoa eta ahotsa jarriko dituela, edo Randy Edelmanen abestiaren Adur Goikoetxeak moldatu duen Aurrera Etxarri abestia, Jon Goenaga piano jolearen laguntza izanen dutela.

Bestetik, Aita Madinaren Aita Gurea abestia, Haydnen Die Schöpfung: Die himmel erzählen die ehre gottes eta Nun beut die flur abestiak eta Bizeten Carmenen Couplets abestiek ere osatuko dute Etxarri and Friends kontzertua.

La Coral de Etxarri cierra las celebraciones de su 50 aniversario marcadas por la Covid

agenda

22/07/03
2022 Bidea Handitzen

gune pribatua

kontaktua

628 077 822   |   info@coraletxarriaranaz.com